Materialen Zientzia eta Teknologia II. Biltzarra egingo da Donostian

Actualizado: miércoles, 2 julio 2014 12:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Materialen Zientzia eta Teknologia biltzarraren bigarren edizioa egingo da ostegunean eta ostiralean, uztailaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria eraikinean, Donostian.

   Inaugurazioa goizeko 08:45ean izango da, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Fernando Plazaola EHUko Ikerkuntzaren arloko errektoreordea eta Jose Ramon Leiza Polymat enpresako zuzendaria buru direla. Biltzarraren inaugurazio hitzaldia DIPC zentroko kidea den Javier Aizpuruak emango du, "Nanofotonika plasmoiez baliatuz" izenburupean.

   EHUk jakinarazi duenez, materialak ikertzen dituen materialen zientziak "maila ona du oso" Euskadin, eta oinarrizko zientziari eta zientzia aplikatuari eta teknologikoari erantzuten dio. Unibertsitate, gune teknologiko eta enpresetan, pertsona franko, bereziki gazteenak, euskaraz aritzen dira lanean, biltzar eta argitalpenetan argitaratutako emaitzak ia beti ingelesez aurkeztu arren.

   Donostian egingo den biltzarraren bidez errealitate hori plazaratu nahi da, eta gaur egun arlo honetan aritzeko eta jarduteko euskarak behar bezalako terminologia eta egitura dituela erakutsi.

   Bilkuran 120 pertsonak hartuko dute parte, gehienak 40 urtetik beherakoak, guztiak unibertsitate, gune teknologiko eta enpresetatik etorrita, metaleak, polimeroak, biomaterialak, nanomaterialak eta bestelako arloak hartuta.