Murrizketen aurka

Neiker zentroko ia ehun langile elkarretaratzeak egiten ari dira Derio (Bizkaia) eta Arkautiko (Araba) lantokietan

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Neiker ikerketa zentroko ehun bat langile elkarretaratu dira aste honetako egun guztietan euren lantokien aurrean Derion (Bizkaia) eta Arkautin (Araba), administrazioak zein bere menpe dauden enpresa publikoek "Eusko Jaurlaritzatik jasaten ari diren murrizketen aurka".

   ELA sindikatuko iturriek jakinarazi dutenez, elkarretaratzeak astean zehar izaten ari dira, ostegun honetan izan ezik, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen greba deialdia dela eta. Izan ere, ostegunean euren kexa eramango dute Bilbon eta Gasteizen egingo diren manifestazioetara.

   Horrela, ELAren arabera, protesta ekintza hauekin, Eusko Jaurlaritzak erabaki dituen neurriak (gaixoaldiko bajak ezosatu, bajak ez ordezkatu, ordezko kontratuak bertan behera utzi) eta Espainiako Gobernuak inposatutakoak (soldatak ez igo, Itzarri ekarpenak ez egin) salatu nahi dira.

   "Gainera, bajan dauden langileak ordezkatu gabe uzten ari dira eta horregaitik murrizketek ez dituzte bakarrik lan baldintzak zigortzen, Neikerren barne lana ere baldintzatzen baitute eta hainbat proiektu egoera larrian jarri daitezke", ohartarazi du.

   Neiker nekazaritza ikerketako eta garapenerako euskal erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lotuta dago. Bi lantoki ditu, Arkautin (Araba) eta Derion (Bizkaia), eta bien artean ia 180 pertsonek lan egiten dute.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.