Renfek %43 eta %75 arteko gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu aldirikoetan osteguneko greba egunean

Renfek gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu osteguneko grebarako
Foto: Europa Press

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Renfek %43 eta %75 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarriko ditu Donostiako eta Bilboko aldiriko trenetan ostegun honetan, otsailaren 9an, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituriko greba dela eta, bidaiari guztien garraioa ziurtatzeko. Gainera, distantzia luzeko trenak normaltasunez ibiliko dira.

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egongo den zortzi orduko greba dela eta, Espainiako Sustapen Ministerioak oinarrizko zerbitzuak finkatu ditu aldiriko bidaiarien garraioa ziurtatzeko. Horrela, 11:00etatik 19:00etara bitatean, Donostiako zein Bilboko aldiriko guneetan gutxieneko zerbitzuak ezarri dira.

   Donostiari dagokionez, puntako orduetan, hau da, 13:30etik 15:30era bitatean eta 18:30etik 19:00etara bitartean, trenen %72 biliko dira. Grebako gainontzeko orduetan zehar, normalean ibiltzen diren trenen %43 egongo dira martxan.

   Bilboko aldiriko gunean, puntako orduetan, C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña) lineatan, trenen %75 ibiliko dira. Lanuztea deituta dagoen gainontzeko orduetan zehar, trenen %50 funtzionatuko du. Gutxieneko zerbitzuen informazio zehatza ezagutzeko, renfe.mobi, Renferen webgune (www.renfe.com) eta 902 320 320 telefonora jo daiteke.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.