Studio 99-Art eskolako ikasleen pinturak izango dira ikusgai maiatzaren 30etik ekainaren 18ra Barakaldon (Bizkaia)

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 28 mayo 2012 16:11

BILBO 28 May. (EUROPA PRESS) -

Studio 99-Art arte eskolako ikasleen pinturak ikusi ahal izango dira maiatzaren 30etik ekainaren 18ra bitartean Barakaldoko (Bizkaia) Erakusketa Udal Aretoan. "Zirrara eta pintura" da erakusketaren izenburua, antolatzaileek adierazi dutenez.

Alberto Ponce barakaldoarra eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretan lizentziatua da estudioaren irakasle eta zuzendaria. Tailerra elkargunetzat hartzen da, pintura eta marrazkiak egiteko era asko ikasteko, eta adierazpen plastiko guztiei irekita dago.

Oraingoan, adin guztietako ikasleek 2011-2012 ikasturtean egindako lanak erakutsiko dituzte. Erabilitako pintura-teknikak oso desberdinak dira, eta lan figuratiboak nahiz abangoardiako pintura egin ohi dituzte. Erakusketa 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara bisita daiteke.

Contenido patrocinado