Foto: EHU
DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)
Supersweet talde donostiarrak hasiko du ostegun honetan, otsailaren 9an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusak datozen hilabeteetarako antolatu duen kultura egitaraua. Emanaldia akustikoa izango da eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Ignacio Maria Barriola zentroko auditoriumean, Donostian. Sarrera irekia eta doakoa da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.
Imanol G. eta Andoni Etxebeste 1993. urtetik ari dira elkarrekin jotzen, hasieran Señor No bandan. Ondoren, Koldo Soret ezagutu eta Chico Boom sortu zuten, eta hemen Alvaro T. ezagutu zuten. 2010ean Koldo Soretek taldea utzi zuen, eta beste hiru musikariek ibilbide berri bat hasi eta Supersweet sortu zuten.
EHUko Gipuzkoako campusean eskainiko duten emanaldian "The Hereafter" izenburuko lehenengo diskoa aurkeztuko dute, 1970eko hamarkadako pop eta rock indartsuz beteriko lana.
Supersweet ez ezik, apirilera kultur egitaraua zabala eskainiko du EHUko Gipuzkoako campusak, eta handik igaroko dira Lolas Club (otsailak 23), The Young Wait (martxoak 8), Luke Armstrong (martxoak 22), Willis Drummond (apirilak 19) eta Enrique Mingo (apirilak 26).