Azaroaren 16tik 23ra izango da

Zinebi 54ra lanak aurkezteko epea abuztuaren 15era arte dago zabalik

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 54. edizioa martxan dago jada, eta abuztuaren 15era arte egongo da zabalik parte hartu nahi duten fikziozko eta animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea, www.zinebi.como webgunearen bidez. Aurtengo edizioa azaroaren 16tik 23ra ospatuko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez ere. Gainera, atzerritik heltzen diren proiektuak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan beharko dira, eta produkzio espainiarrak, berriz, 2011ko irailaren 1etik aurrerakoak.

   Izen-ematea ekoizleek edo beraien lege ordezkariek egin beharko dituzte. Formularioa, filmari buruzko informazio osagarria eta filmaren kopia bat honako helbide honetara bidali beharko da: Colon de Larreategui, 37, 4. eskuma; 48009 Bilbao.

   Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin antolatzen du Zinebi.

   Zimenaldiaren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahaiak honako sari hauek banatuko ditu: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia, 7.000 euro; Euskal Zinearen Sari Nagusia, 5.500 euro; Zine Espainiarraren Sari Nagusia, 5.500 euro; Latinoamerikako Film Onenaren Sari Nagusia, 4.000 euro; Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia 4.000 euro; Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia, 3.000 euro; Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia, 4.000 euro; Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia, 3.000 euro; Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia, 4.000 euro; Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia, 3.000 euro.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.