Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak eskuragai daude berriro bertsosarrerak.eus atarian

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 24 junio 2022 14:20

BILBO 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio guztietarako sarrerak eskuragai daude berriro www.bertsosarrerak.eus atarian, arazo teknikoak konpondu ondoren. Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkie bertsozale guztiei izandako pazientziagatik eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik.

Bertsozale asko txapelketarako irrikaz zeudela jakinik, arazo teknikoei aurre egiteko neurriak aurreikusi zituzten, baina, hala ere, www.bertsosarrerak.eus erori egin zen osteguneran.

Edonola ere, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, arazo teknikoak konpondu dira dagoeneko eta martxan dago berriro ere ataria. Beraz, Bertsolari Txapelketa Nagusirako saio guztietarako sarrerak eskuragai daude berriro.

Halaber, aukera dago Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan sarrera fisikoak eskuratzeko (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Iruñea): ostiral honetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta astelehenetik ostegunera ordutegi berean.

Bertsozale Elkarteko bazkideek ekainaren 30era arte erreserbatuta dute finaleko zuen sarrera. Uztailaren 1etik aurrera, ordea, aukera bera izango dute bazkide eta ez-bazkideek.

Contenido patrocinado