Bilboko aurtengo Aste Nagusiko kartela aukeratzeko bozketa abian da

Sei kartel finalistak
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 9 junio 2025 10:53

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusia iragarriko duen kartelaren aukeraketan parte hartzeko gonbitea egin die bilbotarrei, eta epaimahaiak aurrez hautatutako sei irudietako bat aukeratzeko epea ireki du astelehen honetan, ekainaren 9an.

Bozketa modu presentzialean egin ahal izango da Abandoko barrutiko udal zentroan ostiralera arte, ekaianren 13ra arte, baita udaln webgunean ere, igandera arte, hilaren 15era arte, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Bilboko Aste Nagusiko 42. edizioa abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da, eta lehiaketako sei kartel finalistetatik batek lortuko du irudi ofiziala izatea. 'Guztiok gara festa', 'Txupinazo', 'Camino a Bilbao', 'Prende la mecha', 'Jai lasaia' eta 'Cara' dira parte hartzeko lehiaketara aurkeztu diren 222 proposamenen artean aukeratutako sei lan finalistak.

Kartel irabazlea ekainaren 17an jakinaraziko da, eta 2025eko Aste Nagusiko irudi ofiziala izango da. Irudi irabazlearen egileak 3.000 euroko diru saria jasoko du.

Contenido patrocinado