DONOSTIA, 14 Ago. (EUROPA PRESS) -
Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteak eta Donostiako Udalak elkarlanean jarraituko dute beste urtebetez. Ostiral goizean, abuztuaren 14an, Donostiako Udaletxean, Martin Ibabe Kiroletako zinegotzi delegatuak eta Alberto Lopez Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkartearen presidenteak hitzarmena sinatu dute.
Horrenbestez, Donostiako Udalak Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteari laguntza ematen jarraituko diola adierazi du. Helburua da, Donostiako trainerua sustatzen jarraitzea, Donostiarra trainerua Donostiako arraun zaleen erreferente bihur dadin.