EAJk autonomikoak eta Unidos Podemosek orokorrak irabaziko lituzkete EAEn

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 9 junio 2016 11:36

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko lituzke eta Unidos Podemos koalizioa garaile izango litzateke Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu duen Soziometroaren arabera.

Maiatzaren 23tik ekainaren 2ra bitartean EAEko etxebizitzetan egindako 2.210 elkarrizketen emaitzen arabera egindako inkesta da Eusko Jaurlaritzak plazaratu duena.

Horrela, Gasteizko Ganbera aukeratzeko bozetara Podemos bakarrik aurkeztuko balitz, EAJk 24 legebiltzarkide lortuko lituzke, bigarren alderdia EH Bildu izango litzateke, 18 eserlekurekin, eta hirugarrena Podemos, 14rekin. PSE-EEk hamar ordezkari izango lituzke, PPk zortzi, Ciudadanosek bat eta Ezker Anitzak ez luke legebiltzarkiderik lortuko.

Podemos-Ezker Anitza-IU koalizioa aurkeztuko balitz, ordea, EAJk 24 legebiltzarkide lortuko lituzke, EH Bilduk eta Podemos-Ezker Anitza-IUk 17na ordezkari, PSE-EEk bederatzi, PPk zazpi eta Ciudadanos alderdiak bat.

OROKORRAK

Bestalde, Unidos Podemos koalizioak ekainaren 26ko Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke EAEn, zazpi diputatu lortuta. EAJ izango litzateke bigarren alderdia bost ordezkarirekin, eta EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk bina lortuko lituzteke.

Joan den abenduan egin ziren hauteskundeetan alderdi jeltzaleak lortu zituen eserleku gehien, sei, nahiz eta Podemosek, bost diputaturekin, boz gehiago eskuratu. PSE-EEk hiru diputatu lortu zituen eta EH Bilduk eta PPk bina.

Contenido patrocinado