BILBO 8 Oct. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, urriaren 8an, hodeiak ugaritu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, eta hodeiak ugaritu egingo dira orduek aurrera egin ahala. Goizean oraindik ostarteak irekiko dira, baina egunaren bigarren partean ilunago egongo da zerua, behe-hodei trinkoagoekin. Gauean ez da baztertzen tanta batzuk egitea Kantauri isurialdean.
Tenperatura maximoak 20-23 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 24 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldera aldatuko du 3-4koarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:56an eta 18:15ean izango dira, eta itsasbehereak 00:22an eta 12:59an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.