Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 29 noviembre 2010 18:16

BILBO, 29 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean prezipitazioak izango ditugu, berriro. Zerua estalita egongo da eta eguneko edozein momentutan egin dezake euri pixka bat; orokorrean oso arin egingo du eta aterruneak ere tartekatuko dira.

Tenperatura minimoek gora egingo dute, hau da, gaua asteburukoak bezain hotza ez da izango, baina hala ere barnealdeko puntu batzuetan izotza egingo du. Egunez, lortuko diren tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango. Elur-kota 700 metro inguruan kokatuko da.

Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 6 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 9 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 4 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirra eragingo da, itsaskiko guneekin. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 10:19an eta 23:06an izango dira, eta itsasbeherak, 3:52an eta 16:46an.