Gernika-Lumok azoka berezia hartuko du eta untxiak eta Bizkaiko sagardoak izango dira protagonistak

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 31 agosto 2011 16:00

BILBO 31 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko merkatuaren plazak hileko lehen larunbateko ohiko azoka opatuko du irailaren 3an ere, kasu honetan, untxiak eta Bizkaiko sagardoa izango dira protagonistak. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte egongo da zabalik azoka, Gernikako Udaletik jakinarazitakoaren arabera.

Bertara hurbiltzen direnek untxi okelaz egindako pintxoak jan eta sagardoa dastatu ahal izango dute, gainera, hileko lehen larunbat guztietan ohikoa den bezala, eskualdeko baserritarren beraien fruta eta barazkiak izango dituzte salgai.

Horretaz aparte, artisauak ere egongo dira bertan, eta patea, gazta ezberdinak edo eta eztia bezalako jakiak ere eskuragarri izango dira.

Contenido patrocinado