Gipuzkoako kultur eskaintza bilduko du Gipuzkoakultura.net webgune berrituak

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 14 octubre 2010 18:18

DONOSTIA 14 Oct. (EUROPA PRESS) -

Dagoeneko egun batzu daramatza sarean www.gipuzkoakultura.net webguneak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzaren aurreko helbidea mantenduz, guztiz eraberritu da web-orria informazio esparrua ere zabalduz. Horrela, webgune berriak, Foru Aldundiaren eta Gipuzkoa osoko kultur eskaintza eta ekitaldien inguruko informazioa biltzen du.

Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez, www.gipuzkoakultura.net webgunearen bertsio berri hau, "beta" formatuan dago, hau da, eraikuntza eta hobetze prozesuan. Garrantzi berezia dute web-orrialdean ikus-entzunezko edukiek, eta sare sozialetan (twitter, facebook) eta youtuben ere bultzada eman nahi dio Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak.

www.gipuzkoakultura.net webguneko kultur eduki guztiak, Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren filosofiari jarraiki, Creative Commons lizentziapean daudela, hau da, aitortu eta berdin partekatu.

Orrialde berria beraz, herritarrekin elkarlanera, elkarrizketara eta talde lanera zabalik dago, Gipuzkoako kulturaren garapenerako tresna izan dadin. www.gipuzkoakultura.net, Dmacroweb eta ACC-Comunication enpresen elkarlana izan da web-orrialdearen garapena.

Contenido patrocinado