BILBO 11 Nov. (EUROPA PRESS) -
Ertzaintzako agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean, Bilbon, beste bati lapurtzeko artazi batzurekin erasotzeagatik. Biktimak zauria jasan zuen sorbalda batean eta bertaratutako osasun langileek artatu behar izan zuten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertaerak goizeko 06:30 aldera izan ziren, igandean, Bilboko Alde Zaharretik zebilen Ertzaintzako patruila batek bi gizonen arteko borroka bat ikusi zuenean. Borrokan bitartekari egin eta bertan zeudenen lekukotzak entzun ondoren, ertzainek gizonetako bat atxilotu zuen, indarkeriaz egindako lapurreta egotzita. Biktimak eta bertan zeudenek esandakoaren arabera, atxilotuak artazi batzuekin mehatxatu eta zauria eragin zion biktimari sorbalda batean, lapurtzeko asmoz.
Agenteek 22 urteko gizonezkoa atxilotu eta zauritua artatzeko anbulantzia eskatu zuten. Atxolotua ertzain etxera eraman zuten, epailearengana eraman aurretik.