Hiru komun autogarbitzaile irekiko dira ostegun honetan Gasteizko Eraztun Berdean

Zadorra
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 27 abril 2023 10:08

GASTEIZ 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaleko Lurralde eta Klimaren Aldeko Ekintza Sailak eta Herritarren Partaidetza Sailal hiru komun autogarbitzaile ireki dituzte ostegun honetan, apirilaren 27an, Eraztun Berdeko hiru tokitan, 'Gasteiz Hobetuz' programako 'Komun publikoak eta paperontziak Eraztun Berdean' herritarren proposamenari erantzunez.

Erabilera mistokoak, irisgarriak, unibertsalak eta autogarbitzailea dira, eta kanpoko pixatokiak izango dituzte. Salburu (Salburua bulebarrera iristeko sarbidearen ondoan), Zadorra (Gobeu herriaren alboan) eta Zabalganako (Mariturri Bulebarretik dagoen sarbidearen alboan) parkeetan kokatu dituzte, eta 08:00etatik 22:00ak arte egongo dira erabilgarri egunero.

Bestalde, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, herritarren ekimen berarekin lotuta, Eraztun Berdeko Unitateak 30 zaborrontzi berritu ditu Eraztun Berdean zehar. 11 zaborrontzi bikoitzak dira, ontziak eta gainerako hondakinak gaika bildu ahal izateko.

Hiri periferiako eremuen izaera naturala zaindu ahal izateko, edukiontziak parkeetako sarbidetan kokatzeko irizpidea mantendu da. Hori dela eta, beharrezkoa da herritarrek beren paseoan sortutako hondakinak Eraztun Berdetik ateratzen diren arte gordetzea. Gainera, txakurren gorozkietarako bi zaborrontzi berri jarri dira txakurrek solte egoteko aukera duten guneetan.

Contenido patrocinado