'Liburu Gaztea' booktrailer lehiaketa abiatu du Galtzagorri elkarteak

'Liburu Gaztea' Booktrailer Lehiaketa
GALTZAGORRI
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 1 noviembre 2020 13:30

DONOSTIA 1 Nov. (EUROPA PRESS) -

Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturako Euskal Elkarteak 'Liburu Gaztea' booktrailer lehiaketa antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 12-16 urteko gazteak liburuen erreseina interaktiboak egitera animatzen dituen lehiaketa da, eta aurten bederatzigarren aldia egingo du.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, parte hartzaileek liburu bat irakurri eta ondoren trailer bat grabatu beharko dute, izan zinematografikoa edo animaziozkoa. "Beraz, irakurlea izan eta zinea gustuko duen horrentzat primerako aukera bihurtzen da grabazio eta edizio lanetan jartzeko", adierazi dute Galtzagorritik.

Lehiaketan bi kategoria daude, ikastetxeena eta norbanakoena, eta ikastetxeen kategoria jada itxita badago ere, norbanakoen kategorian parte hartzea zabalik da 2021eko martxoaren 5era bitarte.

Antolatzaileek lehiaketaren inguruko bideo tutorial bat sortu dute: https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2020-2021/booktrai.... Booktrailer bat nola egin eta lehiaketan nola parte hartu jakiteko azalpenak bildu dituzte bertan.

Contenido patrocinado