Ostadarraren koloreak jarri dituzte Gasteizko udaletxeko fatxadan

Ostadar bandera Gasteizko udaletxeko fatxadan
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 28 junio 2023 18:20

GASTEIZ 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udalak bat egin du asteazken honetan LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, eta ostadarraren kolorenm bandera jarri du udaletxeko fatxadan. Ospakizun hori dela-eta udal erakundeak aurreikusitako ekintzetako bat da udaletxeko fatxada, Floridako kioskoa, Arkupeko ibilbidea eta Antso Jakituneko pergola ostadarraren koloreekin argitzea.

1969ko ekainaren 28an poliziaren sarekada baten eraginez New Yorkeko Stonewallen gertatutako matxinada oroitzen du egunak. LGTBIQ+ komunitateak gay eta lesbianei jazarpena egiten zien sistemaren aurka borrokatu zuen lehen aldia izan zen, eta egungo LGTBIQ+ mugimenduaren katalizatzailetzat jo daiteke.

"Lortutako guztia aldarrikatzeko eta ikusgai jartzeko eta LGTBIQ+ pertsonen bizitzak eta eskubideak babesteko esparru legalak eskatzeko eguna da", nabarmendu dute Gasteizko Udaletik.

Horrezaz gainera, Gasteizko Udalak herritarrak gonbidatu ditu hiriko elkarte eta taldeek asteazkenerako antolatu dituzten jardueretan parte hartzera.

Contenido patrocinado