'Santutxu Kolorea' programak euskal dantzak eta dantza garaikidea eskainiko ditu asteburuan Bilbon

'Santutxu Kolorea' Programa
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 5 junio 2025 12:12

BILBO 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Gaztedi Dantzari Taldearen laguntzarekin antolatutako 'Santutxu Kolorea' programa egingo da ostiraletik igandera Santutxuko Karmelo plazan, eta euskal dantzen eta dantza garaikidearen saioak eskaiiko ditu.

Ekimenaren helburu nagusia da euskal folklore tradizionala bultzatzea eta publikoari "ikuskizun paregabeez" gozatzeko aukera eskaintzea, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Egitaraua ostiralean hasiko da, ekainaren 6an, 20:00etan, Tio Teronen Semeak taldearen 'Haurreskolari' ikuskizunarekin. Ondoren, 21:00etan, erromeria ibiltaria hasiko da Hots Kolektiboaren eskutik.

Larunbatean, ekainaren 7an, besteak beste, Jare Dantza Taldearen eta Gaztedi Dantzari Taldearen dantza ikuskizuna, kalejira bat goizean eta, 21:00etatik aurrera, Santutxuko kaleetan zehar erromeria ibiltaria izango dira.

Azkenik, igandean, ekainaren 9an, beste kalejira batek alaituko du Bilboko auzoa, eta, ondoren, erraldoien kalejira egingo da Bizkaiko, Bilboko eta Nafarroako ordezkariekin.

Contenido patrocinado