Sei proiektuk jasoko dute Arabako gizarte zerbitzuetako jardunbide egokien BeBai 2025 aitorpena

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 16 junio 2025 12:20

GASTEIZ 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Sei proiektuk jasoko dituzte Arabako Foru Aldundiak sustatutako gizarte zerbitzuetako jardunbide egokien BeBai 2025 aitorpenak Gasteizko Europa jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean egingo den ekitaldian.

Hain zuzen, Ikiriki eta Azirkarte Gizarterako Elkarteak, Aspace Arabak, Murgia-Zuiako Orobide egoitza zentroak, Gasteizko Udalak, Osasun Mentaleko Jardunaldien Batzorde, Aguraingo Udal eta Gizarte Ongizarterako Foru Erakunde eta Asafesek, eta IRSE Araba, Sartu Araba eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egindako proiektuek jasoko dituzte sariak.

Hainbat kolektiboren bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten ekimenak dira, hala nola desgaitasuna duten pertsonena, gizarte bazterketako egoeran dauden emakumeena, familiena eta adinekoena eta haien familiena, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Hartara, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak kolektibo eta erakunde horien jardunbide egokia aitortuko du. Sektorean lan egiten dutenak aitortuak izan daitezkeen ekimen berritzaileak egitera motibatzea eta gizarte erakunde guztietan ikerketa kultura sustatzea dira helburuak.

Gizarte zerbitzuetako jardunbide egokitzat jotzen dira iaz Araban egin diren eta baliabide, zerbitzu eta programetan erabiltzaile, familia eta profesionalen bizi kalitatea sustatzea bultzatu duten proiektu, jarduketa eta esperientziak, afektua eta emozioak kontuan izan badituzte eta pertsona zaurgarrienei laguntzeko egin badira.

Bada, Ikiriki eta Azirkarte Gizarterako Elkartearen 'Zirku eta asto ibilaldia', Aspace Arabako pintura taldearen 'Arte hurbila', Murgia-Zuiako Orobide egoitza-zentroko lorategien taldearen 'Familien parte hartzea lotura emozionalak indartzeko' eta Gasteizko Udalaren 'Egokitzen' gurasotasun positiboko programa aitortuko dituzte.

Halaber, Osasun Mentaleko Jardunaldien Batzorde, Aguraingo Udal eta Gizarte Ongizarterako Foru Erakunde eta Asafesen Aguraingo Osasun Mentaleko Jardunaldiek eta IRSE Araba, Sartu Araba eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 'Bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden emakumeen arteko ezagutza trukea' ekimenak ere jasoko dute 2025eko BeBai aitorpena.

Aintzatespenak asteartean emango dira, Gasteizko Europa jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean 11:00etan hasiko den ekitaldian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado