Bilbao BBK Live, Kutxa Kultur eta Azkena Rockera joateko hiruna bonuko 30 sorta zozkatuko ditu Kutxabankek

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 18:50

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Kutxabankeko bezero gazteek egunotan jasoko dute posta elektronikoz Kutxabankmusictour delako kanpaina berriari buruzko informazioa. Mezu horretan, Euskadin egiten diren musika jaialdi garrantzitsuenekin loturiko sustapenean parte hartzeko bidea eskainiko zaie. Bilbao BBK Live, Donostiako Kutxa Kultur eta Gasteizko Azkena Rock dira jaialdi horiek, eta finantza erakundeak hiruna bonuko 30 sorta zozkatuko ditu, hau da, jaialdi bakoitzeko hiruna bonuko hamar sari.

Kutxabankeko bezeroek parte hartu dezakete zozketan, adinez nagusiak badira eta K26 edo K26+ gazteentzako txartel berrien edo talde horrentzako indarrean dagoen beste edozein txartelaren titular badira.

Parte hartu nahi duten guztiek formulario bat bete beharko dute, gutxienez hiru zozketetako bakoitza egin baino lau egun lehenago. Formulario hori Facebookeko 'Kutxabank Joven' orrialde berrian edo erakundearen webguneetan eskuratu daiteke: www.kutxabank.es, www.bbk.es, www.kutxa.es eta www.cajavital.es.

Azkena Rock Jaialdira joateko hiruna bonuko hamar sortak ekainaren 10ean zozkatuko dira. Bilbao BBK Live jaialdiaren zozketa, aldiz, ekainaren 24an egingo da, eta Kutxa Kultur jaialdiarena, azkenik, uztailaren 15ean.

Contenido patrocinado