Emakumeak "wikipedian ageriko egiteko" topaketa ostiralean, EHUren Leioako campusean

Elkarteko kide batzuk
WIKIEMAKUMEOK
Actualizado: jueves, 16 noviembre 2017 10:48

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

"Emakumeak wikipedian ikusgai egin nahi?" izenburupean, "wikibilera" bat egingo da ostiralean, azaroaren 17an, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko 8. Informatika gelan, Leioako campusean. Bilera 17:30ean hasiko da eta Patricia Horrillo komunikatzaile ezagun eta gizarte sareetan adituak parte hartuko du, besteak beste.

EHUk jakinarazi duenez, wikibilerak 2016ko irailetik egiten dira. Lehenengoa Leioako Biblioteka Zentralean egin zen, eta "Editatoia, idazle eta zientzialari emakumeak wikipedian ikusarazteko eguna" izan zuen izenburua. Mujeres con Ciencia eta Zientzia Kaiera elkarteek eta EHUren Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatu zuten bilkura.

Egun hartan bildu zen talde txikiak hilero batzen jarraitu du, eta WikiEmakumeok taldea osatu zuen: https://es.wikipedia.org/wiki/Wikiproyecto:Mujeres/Wikimujeres/WikiEmakumeok). Halere, gaur egun ez dira emakume idazle eta zientzialariez bakarrik arduratzen.

"WikiEmakumeok hilero izaten dugun hitzorduan, maistra, kirolari, idazle, zientzialari eta abarren biografiak osatzen ditugu, batez ere euskaraz eta gazteleraz", azaldu du Marta Macho Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta azken Berdintasunerako Emakunde saridunak.

Wikibilera horrekin batera, beste bat ere izango da urtea bukatu aurretik, abenduaren 15ean, berriro ere Leioan.