Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 13:41
EUSKADI

AlhondigaBilbaok formatu digitaleko komiki-lehiaketa bat antolatu du

   AlhondigaBilbao zentroak formatu digitaleko komiki-lehiaketa bat antolatu du, komikien sorkuntza eta autoedizio digitala sustatzeko asmoz. Modu horretan, K.O. (Komik Online) lehiaketak online euskarriko pieza grafiko baten originaltasuna eta balio artistikoa sarituko ditu.

   Batez ere, lehiaketa hau marrazkilariei, diseinatzaileei eta arte grafikoetako profesional zein zaleei dago zuzenduta, baina hori ez da ezinbesteko baldintza; izan ere, edozein adin eta nazionalitatetako pertsonek hartu ahal izango dute parte, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

   Parte-hartzaileek pieza grafiko digital bat bidali beharko dute gutxienez, eta hiru gehienez. Piezek baldintza hauek bete beharko dituzte: pieza bakoitzak sekuentzia narratibo labur bat izan behar du, hasi eta amaitu egiten dena; lana formatu digitalean sortutakoa izan behar da, web nabigatzaile bati egokitzeko modukoa, eta, ahal dela, tira formatuan (horizontala edo bertikala); binetak ezin dira izan ez interaktiboak ez soinudunak (soinua edo mugimendua badute, elementu horiek ez dira lehiaketarako kontuan hartuko). Egileek aldez aurretik argitaratutako komikiak ere aurkeztu daitezke lehiaketara.

   Pieza irabazleak zenbait egile, gai eta nazionalitatetako 25 komikiz osatutako sorta jasoko du sari gisa. Hain zuzen ere, duten balio artistikoagatik, kalitateagatik eta ospeagatik aukeratuko dira komiki horiek.

   Beste alde batetik, lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik, epaimahaiak horietako batzuk aukeratuko ditu, bi euskarritan erakutsiak izateko. Horrela, alde batetik, aukeratutako piezak "Autoeditatuak" erakusketan proiektatuko dira. Erakusketa hori, ekainaren 12an izango da AlhondigaBilbaoren atrioan, eta euren material grafikoa editatzen eta argitaratzen duten egile eta kolektiboei eskainitako erakusketa izango da.

   Bestalde, epaimahaiak aukeratutako lanak AlhondigaBilbaoren webgunean (www.alhondigabilbao.com) ere argitaratuko dira, urtebetez. Pieza bakoitzarekin batera, egilearen webgunera doan esteka bat jarriko da, egileak webgunerik izango balu.

   Aukeraketa egingo duen epaimahaia marrazkilariz, gidoilariz eta kritikari espezializatuz egongo da osatuta; denak ere, ospe handia duten pertsonak izango dira eta epaia apelaezina izango da. Piezak aurkezteko epea gaurtik apirilaren 16ra bitartekoa izango da, eta epaimahaiak maiatzan plazaratuko du bere erabakia.

   Lanak web helbide honetara bidaliko dira: info@alhondigabilbao.com. Mezu elektronikoan, dokumentu erantsi legez joan behar da lehiaketarako lana, eta formatu honekin bidaliko da: "Mezu elektronikoaren gaia: K.O. Mezu elektronikoaren barruan, datu hauek emango dira: egilearen izena eta abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa".

"AUTOEDITATUAK"

   Ekainaren 12an, AlhondigaBilbaoren atarian "Autoeditatuak" erakusketa izango da ikusgai, hau da, autoedizioari eta beraien material grafikoa (hala nola, fanzine inprimatuak, aldizkariak, blog digitalak eta abar) editatu eta argitaratzen duten egile eta kolektiboei buruzko ekitaldia.

   Ekimen honetan beren materiala argitaratzen duten pertsonak eta kolektiboak bilduko dira; izan ere, bertaratutakoei beraiek autoeditatutako produktuak aurkezteko aukera izango dute, euskarri fisikoetan egindako edizioetatik hasi eta euskarri digitaletan egindakoak barne. Bertan, K.O. (Komik Online) lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketa bat ere proiektatuko da.

   Erakusketa eta online lehiaketa AlhondigaBilbaok antolatu ditu hirian komikia sustatzeko egiten ari den ekimenen barruan. Horrela, AlhondigaBilbaok istoriotxo grafikoaren sorkuntza eta esparru literario honen barruan talentu berrien agerpena sustatzen ditu beste behin.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.