Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 16:54
Gorringo konpainiak "Xabinaitor" izenburuko muntaia aurkeztuko du datorren astean Bilboko Arriaga Antzokian. Antzezlana martxoaren 22an -20:00etan- eta 23an -11:00etan eta 20:00etan- egongo da ikusgai, antzoki bilbotarreko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.
Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Asier Sota eta Anjel Alkain dira Xabinaitor "EGAko titulua duen super-heroi bakarrari" buruzko komediako aktoreak. Nagore Aranburuk egin du Anartz Zuazuak zuzendutako muntaiaren antzerkirako moldaketa.
Gorringo konpainiak Patxi Gallegoren "Xabinaitor" komikitik moldatutako antzerki-muntaia aurkeztuko du Arriagan. Obraren protagonista euskal super-heroi bat da, edertasun femeninoa gurtzeko beti prest dagoena, bizitza zibilean Xabino Lizuniaga gisa ezagutzen dena eta "Pololoak" komikietako protagonista.
Nagore Aramburuk antzerkirako eginiko moldaketarekin, eta Anartz Zuazua zuzendari dela, Gorringo konpainiak "umore lotsagabeko eta garratzeko" euskarazko obra aurkezten du, Anjel Alkain ETBn egin dituen lanek ospetsu bihurtu duten aktore dibertigarria protagonista duela.