Euskarazko gabon agurrik onenak saritzen dituen Txioka Sarean lehiaketako sariak banatu dira

Lehiaketaren irabazleak
Foto: Bizkaiko Foru Aldundia

BILBO, 21 Dic. (EUROPA PRESS) -

   Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak antolatzen duten "Txioka sarean" gabon agurren lehiaketako sariak banatu dira gaur, abenduaren 2ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Gabonetako mezuak sortu eta zabaltzea da lehiaketaren helburua, alegia, Eguberri on bat eta Urte Berri on bat opatzeko mezuak sortzea.

   Antolatzaileek nabarmendu dute gabon agurrak euskaraz idaztea sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko modu erraz bat dela. Izan ere, mezu horiek Gabonetako txartel edo postal legez bidali dira, argazki edo ikus-entzunezko muntaketa legez.

   Alde batetik, Facebook-eko talde batekin bat eginez (Gabonetan euskaraz zoriondu daigun) edo Twitter-en mezuari #gabonagurra etiketa jarriz parte hartu ahal izan da lehiaketan.

   Irabazleak hurrengoak izan dira: Ander Egiluz (mezurik orijinalena), Eidertxu Andres (euskarririk orijinalena) eta Gotzon Vallejo (bizkaierazko mezurik orijinalena).

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.