"Konpromisoa" agertu du

Jaurlaritzak dio oraindik "bide luzea" gelditzen dela euskaldunen hizkuntza-eskubideen defentsan

GASTEIZ, 8 (EUROPA PRESS)

   Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak aitortu du oraindik "bide luzea" geratzen dela euskaldunen hizkuntza-eskubideen defentsan, eta Jaurlaritzaren "konpromisoa" agertu du arlo honetan aurrera egiten jarraitzeko.

   Auzmendik Elebide Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideen Bermerako Zerbitzuaren azken memoria aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean, Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin batera.

   Joan den urte bukaeran aurkeztu zen memoriaren arabera, Elebidek 261 jazoera jaso zituen 2010. urtean, hau da, aurrekoan baino %23 gehiago. Kexen %98,6 euskararen ingurukoak izan ziren (254 erreklamazio), eta %1,4 gaztelaniaren ingurukoak (7 kexa).

   Bere agerraldian, Blanca Urgellek azaldu du erreklamazioetako batzuk oso azkar konpon daitezkeela, hala nola bakarrik gaztelaniaz idatzitako kartelei buruzkoak. Hala ere, beste kexa batzuek denbora gehiago behar dutela gaineratu du, besteak beste, euskaraz ez dauden webgune batzuren edukiei buruzkoak.

   Bestalde, Auzmendik adierazi du arlo honetan "bide luzea" dagoela egiteko, baina Eusko Jaurlaritzaren "konpromisoa" azaldu du euskaldunen hizkuntza-eskubideen defentsan lan egiten jarraitzeko.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.