Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat izenpetu du Idahorekin (AEB)

Actualizado: martes, 21 febrero 2012 19:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Brad Litte Idahoko (AEB) gobernadoreordeak Jaurlaritzaren eta Idahoko Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute Boisen (Idaho). Hitzarmenaren arabera, bi lurraldeetako enpresen arteko lantalde bat eratuko da eta laguntza emango zaie enpresok haz daitezen eta interes komunak azter ditzaten energia berriztagarrien eta teknologia berrien arloetan, besteak beste.

   Echeniquek azaldu duenez, "legegintzaldi honetan beste eskualde batzuekin egindako bigarren hitzarmena da, Akitaniarekin euroeskualdea eratu ondoren".

   Alde biko izaera duen politika horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eskualde eta estatu sare bat eratu nahi du, euskal enpresen interesentzat plataforma izan daitezen munduko hainbat tokitan harremanak ezartzerakoan.

   Hitzarmen horretan jaso da Euskadik enpresa bulego bat irekiko duela Boisen eta, trukean, antzeko eraikuntza bat zabalduko duela Idahok Bilbon. Testuan harreman kulturalak estutzea ere azpimarratu da, baita bi lurraldeen arteko unibertsitateen eta unibertsitate ikasleen arteko harreman berriak ezartzea ere.

   "Gobernu honek etapa berri bat ireki du Euskadiren kanpo harremanetan. Akitaniarekin egindako hitzarmenak eta Idahorekin egindako honek _Garapenerako Banku Interamerikarrarekin izenpetutakoa gehitu behar zaio_ Euskadiren ekonomia eta enpresa interesak sustatzea dute ardatz, interes horiek batu egiten dituztenak baitira, ez bestelakoak, banatzen dituztenak", adierazi zuen Echeniquek.

JATORRIA

   Hitzarmenaren jatorria Euskadik eta Idahok Jaialdi festan izan zituzten lehen harremanetan dago. Jaialdi Idahoko hiriburuan egiten da bost urtean behin eta atzerriko euskal gizataldeko kide asko biltzen ditu. Orduan, euskal ordezkaritzak, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria buru zuela, euskal kulturaren adierazpen handi horren antolatzaileek gonbidatuta hartu zuen parte eta aukera baliatu zuen erakundeekin eta enpresekin lehen harremanak ezartzeko; lehen harreman horiek Boisen izenpetutako hitzarmenean gauzatu dira orain.

   Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak esan duenez, "Euskadin ez da ezagutzen Idaho estatuko enpresen ahalmena, izan ere, Idahora joan dira lehen mailako hainbat enpresa Kalifornia utzita. Amerikar agintariek zein Eusko Jaurlaritzak urratu gabeko bide bati ekin diogu; eta erraz ekin ere, bi lurraldeon arteko familia eta kultura harremanei esker".

   Hitzarmena Boise hiriko kapitolioan izenpetu dute eta bertan izan dira mendebalde amerikarreko euskal gizataldearen hainbat kide ere, besteak beste, Ben Iysursa Idahoko Estatuko estatu idazkaria; Pete Cenarrusa, kargu hori 47 urtez bete zuena; Roy Eiguren, euskal jatorria duen lobbysta ezaguna; Patty Miller Boiseko Euskal Museoaren zuzendari kudeatzailea; David Lachiondo eta John Bieter, Boiseko Estatuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programaren zuzendaria eta zuzendariordea, hurrenez hurren.