Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak "Bizkaiko Koplak" daramatzate gaur Bilboko Arriaga Antzokira

Junkera eta Amuriza elkarrekin Arriagan
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA/EUROPA PRESS

BILBO, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak "Bizkaiko Koplak" izenburuko ikuskizuna eskainiko dute astearte honetan, otsailaren 7an, Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-ean, "Arriagako Gelatxoa" egitasmoaren baitan antolaturiko "Literatura eta musika euskaraz" zikloan.

   Junkeraren trikitixak eta Amurizaren ahotsak Iñigo Olazabalen perkusioa izango dute lagun iluntzeko 20:00etan hasiko den saioan, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

   Izenak berak dioenez, Bizkaiko Kopla Zaharrak Bizkaian edo bizkaierazko euskalkian jasotako antzinako koplak dira. Antzinakotasun horrek, kasu batzuetan, hiru-lau mende atzerantz jo dezake. Gehienean, XIX. mendean zehar sortuak izan ziren, baina baita, batzuetan, XX. mendearen hasiera inguruan ere.

   Generoaren barruan, azpisail ezberdinak daude, batez ere, eskerakoak, gabonetakoak eta erromeriakoak. Bizkaian, erromeriakoak edo dantzarakoak dira ugarienak eta, seguruenik, politenak eta ingeniosoenak. Beraz, dibertsiorako, dantzarako sortu ziren, eta, betiere, musika tresnaren bat laguntzaile zutela: alboka, dultzaina, bibolina, trikitia, edo perkusio bat, pandero soil bat, esaterako.

   Kopla zaharrek, euskal ahozko literaturaren barruan, oso estetika berezia sortu dute. Neurri laburrekoak izanik, elipsi handiak daude. Logika, gehienbat, bisuala da, ez diskurtsiboa, espazio naturalen gainean sortzen baitira. Onomatopeia garrantzitsua da, eta azkenik, dantzarako eta dibertsiorako izanik, ironia eta jolasa bilatzen dute.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.