Sare sozialek enpresentzat duten erabilgarritasunaz ariko da Igor San Roman aditua ostegunean EHUko Donostiako campusean

Actualizado: martes, 15 marzo 2011 17:12

DONOSTIA, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Igor San Roman aholkulariak sare sozialek enpresentzat duten erabilgarritasunari buruzko hitzaldia eskainiko du ostegunean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Donostiako campusean.

"Las Redes Sociales y las Empresas ¿matrimonio perfecto?" (Sare sozialak eta enpresak. Ezkontza perfektua?) goiburupean, hitzaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, EHUko Donostiako campuseko Enpresa-Ikasketen Eskolako ekitaldi aretoan.

Sare sozialek enpresen garapenerako izan dezaketen baliagarritasuna aztertzea da mintzaldiaren helburua. Saioa Lurgorri unibertsitate-ikasleen elkarteak antolatu du, EHUko Enpresa-Ikasketen Eskolarekin lankidetzan.

San Romanek emango duen hitzaldiaren aurkezpena eta moderazio lanak Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta Azpiegituren diputatuak eta Lurgorriko kide ohiak egingo ditu.

Igor San Roman Matxain abokatu eta sare sozialetan aditu eta aholkularia da, eta enpresak sare sozialetan barneratzen laguntzen ditu. Esparru honetan lana egin du EiTBn eta Bilboko Udalan. Facebook Developer Garage Bilbao-ren antolatzailea eta FEIS-fooden sortzailea da. Radio Euskadi-n astero parte hartzen du Konekta 2.0 irratsaioan eta eitb.com webgunean blogger-a da. Komunikazioa digitaleko enpresa askoren sortzailea da, eta gaur egun Community Manager proiektuaren garapenean dabil lanean.