GASTEIZ 18 May. (EUROPA PRESS) -
Angulemako Udaleko Senidetze Batzordeko 25 kide Gasteizen daude egun hauetan, Europako Hiriburu Berdearen kudeaketari buruzko informazioa jasotzeko asmoz. Hiri hori duela 44 urte senidetu zen Gasteizekin.
Bi hiriek oso harreman estua mantendu dute beti eta truke ugari izan dute elkarren artean. Horrenbestez, "oraingoan ez dute zalantzarik izan kudeaketa iraunkorrean erreferente den hirira etortzeko, parametro horiek beren hirian aplikatze aldera", Gasteizko Udaletik adierazi dutenez.
Ostegunean, Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Fernando Arangizek egin zien harrera udaletxean, eta ostiral honetan, berriz, udal teknikariekin bilduko dira, Gasteizko mugikortasun sistemaren berri jakiteko.
Bileraren ondoren beste bisita batzuk egingo ditu Angulemako ordezkaritzak, hala nola Santa Maria katedrala, Gamarrako Ostalaritza Eskola (haiekin zenbait elkartruke proposatu dira) eta Eraztun Berdea, Europako Hiriburu Berdearen sinboloa.