Bilboko Arte Eder Museoak igandean itxiko du "Anselmo Guinea (1855-1906)" erakusketa

Bilboko Arte Eder Museoa
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 mayo 2012 15:41

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arte Eder Museoak igande honetan, maiatzaren 20an, itxiko du "Anselmo Guinea (1855-1906). Modernitatearen jatorriak euskal pinturan" erakusketa. Otsailaren 13tik, erakusketa honek 50.000 bisitari baino gehiago jaso ditu, museo bilbotarretik jakinarazi dutenez.

Erakusketak, BBK Fundazioaren babesarekin antolatua, 85 lan biltzen ditu, eta horietatik erdiak sekula argitaratu gabeak dira, eta beste zati handi bat ez da jendaurrean erakutsi duela 100 urte baino gehiagotik. Beraz, aukera aparta da birtuosismo fineko eta argiaren tratamendu bikaineko margolan, akuarela eta marrazkiak ikusi ahal izateko.

Erakusketarako egindako aukeraketak kontuan hartu ditu Guineak landutako generoak, batez ere, eszena kostunbristak, paisaia eta erretratua, bai eta menperatu zituen teknika artistikoak ere, olioan egindako pintura, gehienbat, baina baita akuarelak eta marrazki preziosistak ere.

Contenido patrocinado