Bioterra azokak 100 erakusketari eta 50 jarduera baino gehiago bilduko ditu ekainaren 1etik 3ra Irungo Ficoban

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 19 mayo 2012 13:42

DONOSTIA 19 May. (EUROPA PRESS) -

Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokaren bederatzigarren edizioa ospatuko da ekainaren 1etik 3a bitartean Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakustazokan. Aurten 100 erakusketari bildu eta 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, publiko zabalari kontsumo jasangarriagoa eta inguruarekiko begirune handiagokoa bultzatzeko aukera ematen dioten bizi, produktu eta zerbitzu aukera erakusteko helburuarekin.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Bioterrak erakusketa-eremu zabala izango du, erakustazokako hiru pabiloiak hartzen dituena, bakoitza -ohikoa bilakatu den moduan- gai desberdinetara eskainia. Bioterra gunean erabat ekologikoak diren produktuak eta zerbitzuak egongo dira ordezkatuta; Naturall gunean osasunarekin eta ongizatearekin loturikoak; eta Geobat gunean bioeraikuntza eta energia berriztagarriak izango dira protagonistak.

Etengabe ari da hazten ingurumena, iraunkortasuna eta produktu ekologikoekiko interesa. Hori ondoriozta daiteke aurten erabat ekologikoak diren produktu eta zerbitzuei eskainitako gunea zenbat handitu den ikusita. Ficobako 2 pabiloia txiki geratu da eta Bioterra gunea 3 Pabiloira, alegia Ficobako handienera, eraman behar izan da.

Bioterrak aurten ere ahalegin berezia egin du jarduera berezien programa zabal bat prestatzeko; programa horrek xede bikoitza du, ludikoa eta dibulgatzailea, erakusteremua osatzen duena. 50etik gora dira bisitariak aurki ditzakeen proposamenak eta programa zabala dago horietan jasoa: hitzaldiak, mahai inguruak, proiekzioak, tailerrak, ikastaroak eta erakusketak. Bioterrak ekainaren 1etik 3ra zabalduko ditu ateak, 10:00etatik 20:00etara bitartean, etenik gabeko ordutegiarekin.

Contenido patrocinado