Eguraldia bihar, maiatzak 19

Egun euritsua
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 mayo 2012 19:16

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbata, maiatzaren 19a, euritsua dator. Hodeiek zerua estaliko dute eta euria erruz egin dezake kantauri isurialdean; egunaren amaieran zaparrada mardulak bota ditzake, ipar-ekialdean batez ere. Zaparradekin batera, noizbehinka trumoiak ere jo dezake.

Iparraldeko haizea ibiliko da, aurreko egunean baino zakarrago; bai tenperatura maximoak, bai minimoak jaitsi egingo dira, eta giro freskoa eta ezatsegina izango da. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, arratsaldean 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, arratsaldean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 2:33an eta 14:49an izango dira, eta itsasbeherak 8:36an eta 20:54an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado