BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 20an, ez da aldaketarik espero. Euria egiten jarraituko du, batez ere kantauri isurialdean; ugari egingo du, eta egunaren lehenengo partean zaparrada mardulak bota ditzake. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, eta kostaldean nabarmen zakartuko da; haize-bolada oso gogorrak espero dira.
Tenperaturak behera egingo du berriro, eta udazkeneko itxura hartuko du eguraldiak. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasoan, egunaren lehenengo partean, mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Egunaren bigarren partean zakartu eta 5-6ko indarra hartuko du, eta orduan itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 3:05ean eta 15:20an izango dira, eta itsasbeherak 9:08an eta 21:28an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.