EHUren Arte Ederretako zortzi ikaslek artearen gainean egin dituzten ikerketak aurkeztuko dituzte

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 7 febrero 2012 18:14

BILBO 7 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako zortzi ikaslek hitzaldiak eskainiko dituzte sorkuntza artistikoaren inguruko hausnarketak gaitzat harturik. Lehenengo saioa Bilbaoarten izango da, asteazken honetan, otsailaren 8an, 19:30ean, eta Iker Perezek emango du "Lo metafísico en la puesta en escena cinematográfica" izenburupean.

EHUko iturriek jakinarazi duetnez, asteazkenero, martxoaren 28ra arte, 19:30ean hasiko diren saioetan Arte Ederretako zortzi ikaslek Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate Masterrean egindako bukaerako lanen emaitzak aurkeztuko dituzte.

Lehenengo saioan, Iker Perezek, "metafisikoa dena ezagutzera eman, eta horren bidez giza espirituaren sakonenera heldu" bilatzen duten Andrei Tarkovski, Alekxandr Sokurov, Ingmar Bergman eta Jose Luis Guerin bezalako zinemagileen lanetako eszenaratzea aztertuko ditu. Perezen iritziz, zuzendari hauek "existentziaren konplexutasuna ezagutza intuitibo batetik, hots, begirada poetiko batetik, behatzen eta arakatzen dute".

Iker Perezen ondotik, hurrengo ikasleak ariko dira zikloan: Esther Pastor (otsailak 15), "Tres perspectivas de la relación de pareja como temática en la representación artística: Camille Claudel, Nan Goldin y Marina Abramovic"; Irantzu Sanzo (otsailak 22), "Repetición en el arte, estrategia reflexiva de la práctica artística"; Álvaro Gil (otsailak 29), "El custom popular, construcciones transformativas de superficie en la periferia del arte"; Tania Quindos (martxoak 7) "Semillero TipoCaliGráfico"; Sophia Grandio (martxoak 14), "Miedo: La colisión realidad-ficción; Alberto Albor (martxoak 21), "De los libros de cabecera a las películas de Ciencia Ficción"; Miguel Ropero (martxoak 28), "Presencia de la muerte en la fotografía".

Contenido patrocinado