Euskal Merkataritzaren XIV. Topaketa egingo da maiatzaren 21etik ekainaren 15era

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 19 mayo 2012 14:38

BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren XIV. Topaketa antolatu dute maiatzaren 21etik ekainaren 15era, "Erronka berriak aukera berriak" lelopean. Inguru sozioekonomiko berria eta kontsumitzaileek gaur egun estimatzen dituzten balioak "enpresarentzat aukera bilakatu behar diren gainditu beharreko erronkak" direla jakinda antolatu du topaketa bi erakundeek.

Antolakuntzaren iturriek jakinarazi dutenez, ekainaren 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, biltzar bat egingo da, 400 lagunen partaidetzarekin. Bertan, elkarren osagarriak diren baina hiru helburu ezberdin dituzten hiru gai-sail jorratuko dira.

Lehenengo gai-sailean inguruneko aldaketei egokitzeko gakoak azalduko dira, baina beti ere optimismo adimendunaren ikuspegitik, ilusioa eta pasioa jarriz eguneroko jardunean. Horixe da gainditu beharreko lehen erronka.

Bigarrenik, egungo Euskadiren bezero berriaren erradiografia egingo da, kontsumitzailearen balio eta lehentasun berriak jasoz, merkataritzak kontuan hartu behar dituenak, bai eta erosteko motibazioak eta jokabideak ere. Ikusmer Merkataritzaren Euskal Behatokiak erosketa-lehentasunei buruz egindako azterlan baten bidez lortu da erradiografia hau.

Kontsumitzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diete interneti informazioa bilatzeko edota produktuak eta zerbitzuak erosteko. Biltzarrean, on line izen onari buruz mintzatuko da, nola ezagutu eta kontrolatu sarean bakoitzaren enpresari buruz esaten dena, informazioa nola bilakatu ezaguera eta, hala badagokio, salmentak nola handitu.

Azkenik, arratsaldeko saioan, nazioarte mailan eta Euskadin bezero berrien eskakizunetara egokitu diren negozioen kontzeptu berriak ezagutaraziko dira. Arrakasta izan duten kasuetan murgiltzeko asmoa dago, ausardiaz aldaketak bere gain hartu eta emaitza onak jaso dituztenen esperientzatik ikasteko.

Biltzarrean parte hartuko duten hizlarien artean daude Luis Galindo, Javier Valencia, María Callis, Aitor Vallejo, Lourdes Aedo edo Nikole Bayo.

Euskal Merkataritzaren XIV. Topaketa prestakuntza espezializatuko 40 tailerrek osatuko dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan garatuko diren tailer hauetan enpresa-buruei aurrera egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko bide ematen dieten egokitzapen-joerak eta tresnak ezagutaraziko dira. Teknologia berriak, salmenta-teknika, visual marketing edo kudeaketa eta fidelizazioa dira aztertuko diren gaiak. Topaketara bertaratzea doakoa, eta Ikusmerren eta Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen laguntzarekin antolatu da.

Contenido patrocinado