BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak datorren asteartean, maiatzaren 22an, banatuko dituzte 2011ko Resurreccion Maria Azkue sariak. Goizeko 11:00etan egingo da sari banaketa, Bilbon, edizio honetako irabazleak bertan izango direlarik. Lan sarituak urtero argitaratzen dira, liburu batean, Akademiak jakinarazi duenez.
Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.