EuskoTrenek Donostia-Zumaia autobusen ibilbidea aldatuko du igandean, Donostiako Maratoi Erdia dela eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 mayo 2012 13:55

DONOSTIA 18 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak Donostia-Zumaia lineako autobusen ibilbidea aldatuko du igande honetan, maiatzaren 20an, Donostian jokatuko den Maratoi Erdiaren eraginez.

Zehazki, EuskoTrenek jakinarazi duenez, 10:00etako, 11:00etako, 12:00etako eta 13:00etako zerbitzuetan linea honetako autobusen ibilbidea aldatuko da. Autobus hauek saihesbidetik egingo dute irteera, eta Zumalakarregi, Unibertsitatea, Matia eta Errotaburu geralekuak kendu egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen telefono zenbakira dei dezakete (902 543 210). Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean(www.euskotren.es).

Contenido patrocinado