Iaz baino 13.000 euro gehiago

Gipuzkoako Aldundiak ia 2,4 milioi euro erabiliko ditu euskara sustatzeko diru-laguntzetan

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaritza Nagusiak 2.386.422 euro zuzenduko ditu guztira euskararen inguruko diru-laguntzetara, iaz baino ia 13.000 euro gehiago. Diru-laguntza handiena euskarazko aldizkako argitalpenek jasoko dute, 609.740 eurorekin.

   Foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, diru-laguntza banatzeko irizpideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenen esparruko jarduerak eta proiektuak laguntzea, euskararen erabilera sozialaren eragile estrategikoak indartzea eta diru-laguntzen zenbateko orokorrari eustea izan dira.

   Helburuei dagokienez, lan mundua euskalduntzeko, enpresa eta entitateen euskara planak bultzatuko dira; euskal kulturgintzaren industriari eta tokiko euskarazko hedabideei ere laguntza emango zaie, eta udalei baliabide gehiago emango zaizkie, hizkuntza-politika eraginkor bat egin dezaten.

   Aurtengo deialdiko berrikuntzen artean, euskarazko aldizkako argitalpenen laguntzak zabaldu egin zaizkie gai monografiko edo arlo bereziko edukiak dituzten aldizkari berezituei, eta euskara sustatzeko lagunduko diren irabazi asmorik gabeko entitateen jardueren esparrua zabalagoa izango da.

   Horrela, euskararen erabilera haurren artean sustatzea ez ezik, euskaldunen artean indartzea bultzatuko da (familia bidezko transmisioa, gazteen arteko erabilera, euskararen erabileraren behaketa sozialak, mintzalagun programak eta abar), migratzaileek euskara ikasi eta erabiltzera sustatzen duten programak lagunduko dira, eta euskararen erabilera soziala hedatzeko lagungarri diren jardunaldi, mintegi edo gisakoak lagunduko dira.

   Halaber, IKTen esparruan, euskarazko edukiak indartzeko diru laguntza berreskuratu da, eta Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistentzako diru-laguntzetan, programazioaren barruan, egunero albistegi saio bat egotea bultzatuko da, gutxienik beste lau herri eta eskualde mailako telebistekin batera ekoiztuta. Aurkeztutako programen helburuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lantzeko xedea bereziki balioetsiko da.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.