Gizon bat atxilotu dute Ortuellan (Bizkaia), mozkortuta gidatzen ari zela aparkaturiko hainbat auto kolpatu ondoren

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 mayo 2012 15:29

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute goizeko lehen orduetan Ortuellan (Bizkaia), alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Atxilotuak aparkatuta zeuden dozena bat auto baino gehiago kolpatu ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ostiral honetako 5:30 aldera, Ertzaintza Ortuellako Lasagabaster Etorbidera joateko eskatu dute, auto batek aparkatuta zeuden beste batzuk jo zituelako. Bertaratutako ertzainek Renault Laguna bat aurkitu dute, karrozerian hainbat kolpe zituela. Gidaria bere autoa aparkatzen saiatzen ari zen eta aurreko autoa kolpatzen zuen.

Agenteek egiaztatu dute gidaria alkoholaren eraginpean zegoela eta atxilotu egin dute. Lehenengo alkoholemia kontrolean, arnasturiko aire litro bakoitzeko 0,71 miligramo alkoholeko tasa eman du, eta bigarrenean 0,70.

Inguruan dozena bat auto baino gehiago zeuden kolpatuta, seguruenik Renault Laguna autoaren gidariak eraginda. Ertzain-etxera eramatera zihoazela, atxilotua oldartu egin zaie ertzainei eta irainka hasi zaie, bere autoari, inguruan zeuden beste batzuei eta ertzainen autoari ostikadak emanez. Ertzaintzaren autoaren leihatila bat ere apurtu du, burua zaurituz. Atxilotuak 33 urte ditu eta datozen egunetan epailearen aurretik igaro beharko da.

Contenido patrocinado