Innobasque berrikuntzaren munduko liderren goi bileran dago, Washingtonen

Actualizado: viernes, 14 enero 2011 14:55

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia Washington D.C. hirian dago i20 delako biltzarraren eraketa ofizialean. Munduak dituen erronka nagusien aurrean ekintza eta erantzun berritzaileen agenda globala bultzatuko du i20-k.

Innobasqueren egitura publiko-pribatua eta jardueraren zeharkako orientazioa "eredugarritzat" jo dituzte mundu osoko berrikuntza alorreko liderrek, Innobasqueko iturriek jakinarazi dutenez.

i20 delakoa berrikuntzaren inguruko liderrek -munduko 20 herrialde, eskualde eta hiri berritzaileenetakoek- osatzen dute. Munduko berrikuntzaren mapan jardunbide egokiak eta eragile funtsezkoak identifikatzeko atariko lanen ondoren, i20-k bere osaera zehaztu du: 32 erakunde eta pertsona lider, berrikuntzara planteatzeko hainbat eredu ordezkatzen dituztenak eta munduaren gainerakoarentzat ereduzko direnak.

Eredugarritzat jotako egitura horien artean Innobasque dago eta, Bilbao Metropoli-30 sozietatearekin batera, i20 biltzarrean parte hartzen ari da. Bi euskal erakunde hauek liderren elkarte

honetara gonbidatu dituzte, eskualde eta udalerri mailan berrikuntza-kasu eredugarrien ordezkari gisa.

Urtarrilaren 13 eta 14an, i20 delakoak Washington D.C. hirian eraketa-bilera egingo du, harremanetarako eta ekimenak trukatzeko plataforma iraunkor gisa, betiere berrikuntza-arloan ekintza koordinatuak sortzera bideratuta.

i20-ren lehenengo lan-saioan, AEBtako Berrikuntza Estrategiaren arduradunek, Estatu Departamentuaren bidez, beren proposamenak aurkeztu dituzte, lankidetza estuagorako abiapuntu gisa. Gero, i20-k hurrengo ekintzak zehazten lan egin du, eta ekintza horiek 2011n garatuko dira bere lankidetza-proposamena berrikuntza-arloan munduan erreferente diren nodo edo hot spot-en artean zabaltzeko.

i20-ren helburuen artean, globaltasunaren erronkak identifikatzea dago eta horretarako eragile berritzaileen sare berri bat antolatu da, hainbat eskalatan pentsatu eta jarduteko. Talde hau lankidetzarako ingurune edo tresna gisa ulertzen da, erronka berriei aurre egitera bideratutako estrategiak garatzeko gai dena, baita eszenatoki berriaren aukerak aprobetxatzeko gai ere: zerbitzu publikoak berriz diseinatzea hurrengo belaunaldiaren premietara egokituta, hezkuntza berrasmatzea, edo karbono gutxiko gizarte baten inplementazioa.

Innobasquek plataforma garrantzitsu honetan parte hartzen du eredu

publiko-pribatu bat eratzen daukan eskarmentua komunitatearen gainerakoari aurkezteko; eredu horrek eraldaketa dinamikak garatzeko aukera eman behar du lehentasunezkotzat jotako eremuetan, balioa (enplegua eta BPG) sortzeko gaitasun handiarekin, baita ekonomia-, gizarte- eta kultura-arloko ereduak eraldatzeko eta eskakizun berrietara egokitzeko gaitasunarekin ere oso aldakorra den ingurune batean.