ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -
Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdia (TAC) ospatuko da maiatzaren 23tik eta 27ra bitartean, bederatzi estatuko 50 konpainiaren partaidetzarekin, tartean hainbat euskal taldek. Gainera, Kukai dantza konpainia eta Producciones Gaupasa antzerki taldea jaialdiaren sekzio ofizialean egongo dira, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
Kukai taldeak "Karrikan" ikuskizuna eskainiko du Valladoliden, eta dantzariek "Sorbatza", "Fight For Fandango" eta "Aupa Mutil" koreografiak interpreratuko dituzte Zigor Lampre DJaren musikarekin.
Producciones Gaupasa taldeak, berriz, "Habitos Mundi" lana antzeztuko du. Obrak, Erdi Aroko monjeen istorio umoretsua kontatzen du. Bertan, monjeek galbidera daramatzaten "zuloak" garbitzeko mandatua hartzen dute. 2010ean, Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen obra honek Leioako Umore Azokaren baitan.