LDM tekonologia berritzailea erabiliz telebista digitalaren irrati difusioari buruzko bi azterlan, Itelazpi saria

Actualizado: martes, 24 mayo 2016 17:05

BILBO, 24 May. (EUROPA PRESS) -

LDM tekonologia berritzailea erabiliz telebista digitalaren irrati difusioari buruzko bi azterlanek eskuratu dute aurten Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen duen Itelazpi saria, eta horrela, Gorka Pujana eta Asier Fernandez ikasleek elkarren artean banatuko dute Telekomunikazioen alorreko Gradu Amaierako Lan hoberenaren saria.

Telebista digitalaren jasotze finkoan, eramangarrian eta mugimendukoan sakontzen duten eta edukien eta zerbitzuen hedapenean erabilera eraginkorragoa eta malgutasun handiagoa bultzatzen duten bi proiektu osagarri horiek aintzatetsi ditu epiamahaiak erabakia hartzerako orduan. Saria banatzeko ekitaldia astearte honetan egin da, eskolako graduen ikasgelan.

Zehazki, Gorka Pujanaren "Estudio de la recepción fija y portátil de la televisión digital mediante el uso de la tecnología Layered Division Multiplexing (LDM)" eta Asier Fernandezen "Estudio de la recepción en movimiento de la televisión digital utilizando LDM (Layered Division Multiplexing)" azterlanek erdibana jaso dute Itelazpi saria. 1.500 euro banatzen dituen saria eskolak ematen du urtero, Itelazpi telekomunikazio zerbitzuetan espezializatuta dagoen euskal enpresa publikoaren babesarekin.

Bi proiektuek LDM teknologia lurreko telebista digitalaren Europako estandarrean (DVB-T) aplikatzea aztertu dute. Sistema berritzaile horrek kalitate maila desberdinak dituzten edukiak eta eduki desberdinak aldi berean emateko aukera eskainiko luke, adibidez estatu eta toki mailako programazioa frekuentziako kanal berean.

Saria lortu duten bi ikasleak Telekomunikazio Ingeniaritza Masterra ari dira ikasten eskolan eta, horrez gain, praktikak egiten dituzte ikastetxe bereko TSR taldean. Talde horretan aurrera jarraitzen dute lanean, telebistak ez bezala, bi geruza baino gehiago erabiltzen dituzten teknologietan LDM tekniken aplikazioa ikertzen; etorkizuneko teknologietan, 5G izenekoan, adibidez.