Poesiaren Bidea instalazioa inauguratuko dute datorren astelehenean EHUren Leioako campusean

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 mayo 2012 12:51

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Poesiaren Bidea inauguratuko dute datorren astelehenean, maiatzaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaiko campusaren Leioa-Erandio guneko Oteiza Plazan, eguerdiko 12:00etan hasiko den ekitaldi batean, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Leioako campuseko espaloietan barreiatutako 40 lauzak osatzen dute instalazioa, eta horietan, hizkuntza anitzetan, hala nola euskaraz, gazteleraz, katalanez, galizieraz, frantsesez eta ingelesez idatzitako Lauaxeta, Antonio Machado, Salvador Espriu, Rosalía de Castro, Arthur Rimbaud eta Lord Byronen poemak irakurri ahal izango dira, besteak beste.

Inaugurazioan, Iban Zaldua idazleak eta Mikel Urdangarin kantariak parte hartuko dute. Zalduak "Poesiaren aurka" manifestua irakurriko du, mundu garaikidean poesiaren paperaren gaineko gogoeta ironikoa, eta Urdangarinek, poema batzuei musika jartzeaz gain, bere kanta batzuk abestuko ditu.

Hartara, Poesiaren Bidea instalazioak, campusa adeitsuagoa egiteaz gain, bi helburu ditu: lehena, poesiaren gaineko interesa zabaldu eta campuseko kide guztiei kuriositate intelektual eta literarioa piztea da; bigarrena, campusean barrena ibiltzea askoz entretenigarriagoa eta jostagarriagoa egitea.

Horrela ba, eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo den ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Gidor Bilbao Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea, Iban Zaldua, Mikel Urdangarin eta EHUko ikasleak.

Contenido patrocinado