LONDRES 21 May. (EUROPA PRESS) -
Robin Gibb Bee Gees taldearen sortzaile eta abeslarietako bat hil da igande honetan Erresuma Batuan, 62 urterekin, minbiziaren ondorioz. Robinek Bee Gees talde arrakatastsua sortu zuen Barry eta Maurice anaiekin batera.
"Robin Gibben familiak atsekabe handiz iragarri nahi du igande honetan hil dela minbiziaren aurkako borroka luze baten eta hesteetako kirurgia baten ondoren", dio abeslariaren webgunean argitaraturiko ohrarrak. Horrez gain, Bee Gees taldeko abeslariaren familiak "momentu zail hauetan" bere pribatutasuna errespetatzeko eskatu du.
Bee Gees taldeak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan lortu zuen arrakasta disko musikako abesti oso ezagunekin, hala nola "Night Fever" edo "Staying Alive", baita "How deep is your love" bezalako balada erromantikoekin ere.
Talde britainiarra bere diskoen 200 milioi kopia saltzera heldu zen, The Rolling Stones edota Punk Floyd bezalako talde mitikoen parean jarriz.