DONOSTIA, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -
Tecnaliako Energia Unitateko ikertzailea den Iker Marinok "Almacenamiento de energía para la red eléctrica" (Energia biltegiratzea sare elektrikoarentzat) hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, otsailaren 8an, 16:00etan hasita, Eibarko (Gipuzkoa) Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolako San Andres aretoan. Sarrera librea eta doakoa da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) iturriek jakinarazi dutenez.
Potentzia-sistema elektrikoa bilakaera garrantzitsua izaten ari da duela urte batzuetatik hona, hainbat faktoreren eraginez, hala nola elektrizitate-eskaria handitzea, sistema elektrikoa liberalizatzea, ingurumen-eraginaren mugak eta jatorri berriztagarriko sorkuntzak gero eta garrantzi handiagoa izatea.
Faktore horien eraginez, aldaketa handiak gertatzen ari dira sare elektrikoaren ohiko kudeaketa-, funtzionamendu- eta planifikazio-ereduetan. Energia-testuinguru berri honen barruan, energiaren biltegiratzea funtsezko elementutzat identifikatuta dago etorkizuneko sare elektrikoak garatzeko eta horien fidagarritasun ziurtatzeko.
Iker Marino ikertzailearen hitzaldiaren helburua da eskala ertainean eta handian energia biltegiratzeko teknologia nagusiak aurkeztu eta aztertzea, bai eta horien aplikazioak ere potentzia-sistema elektrikoaren barruan.