BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaltzaingoaren Droga Unitateko agenteek Irala auzoko 'Entre Pues' tabernako arduraduna den gizonezkoa atxilotu zuten joan den asteartean, maiatzaren 15ean, ustez bertan droga saltzen aritu direlakoan. Udaltzainek, lokala ixteaz gain, epailearen esku utzi zuten 30 urteko D.S.M. gizonezkoa. Ikerketak inguruko auzokide batzuek emandako alertaren ondorioz hasi ziren, Lapurdi kaleko lokal honetan drogak saltzen omen zirelakoan.
Bilboko udalak jakinarazi duenez, salatutakoa ikertzeko asmoz, udaltzainek zaintza dispositiboa antolatu zuten, gertatzen ari zena argitzeko asmoz. Operatibo horretan parte hartu zuten udaltzainek egiaztatu zutenez, lokal hori drogak saltzeko erabiltzen zuen bere arduradunak.
Saltokiak banaketarako ematen dituen erraztasunez baliatuta, droga saltzen zien bertara joandako gazteei, ohiko kontsumorik egin gabe. Behin salmentak egiaztatuta, udaltzainak tabernan sartu eta miaketa egin ondoren, 60 gramo marihuana, banatzeko poltsatxoak eta salmentetatik datorren dirua aurkitu zituzten. Miaketaren ostean, saltokia zigilatu zuten eta bere arduraduna -30 urteko D.S.M.- epailearengana eraman.