Klaxons taldea ez da egongo

The Kooks, Glasvegas eta Warpaint Bilbao BBK Live 2012 jaialdian izango dira

The Kooks taldea
Foto: LAST TOUR INTERNATIONAL

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek aurtengo edizioan parte hartuko beste hiru talderen izenak jakinarazi dituzte astearte honetan: The Kooks, Glasvegas eta Warpaint. Lehenengo biek uzrailaren 13ko jardunaldian joko dute, Radiohead-ekin batera, eta Glasvegas-ek, berriz, 14an. Gainera, uztailaren 12 eta 13ko jardunaldietarako sarrerak jarriko dira salgai ostiral honetan, otsailaren 10ean, eta 55 euro (gehi 6 euroko gastuak) izango prezioa dute.

   Bestalde, jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dute azkenean Klaxons taldea ez dela jaialdian egongo, udako konpromiso guztiak bertan behera utzi baititu, taldeak lan berriaren grabazioa aurreratu dutelako.

   Gaur iragarri diren taldeei dagokienez, The Kooks indie-rock laukote britainiarra 2004an sortu zen Brightonen. Lau estudio-lan ditu (azkena "Junk Of The Heart" da, 2011ko irailekoa), eta lehena, "Inside In/Inside Out" izenekoa, 2006an atera zen, Erresuma Batuko Top 40ra iritsiz.

   Glasvegas, berriz, Eskoziatik dator. Duela bederatzi urte eratu zen Glasgown eta 2008ko irailean plazaratu zuen beren lehenengo lana, taldearen izen berekoa, eta bi hilabete eskasen buruan, bigarrena atera zuen, "A Snowflake Fell (And It Felt Like a Kiss)" izenburuko Gabonetako mini-disko bat, hain zuzen. Iaz taldearen hirugarren lana salgai jarri zen, "Euphoric///Heartbreak".

   Azkenik, Warpaint emakumez osaturiko laukote bat da, Los Angeles hirikoa. Erreferentzia diskografiko bat baino gehiago ditu, baina taldearen lehenengo lana ("The Fool") ez zen 2010era arte plazaratu. Lehenago "Exquisite Corpse" (2008) lana prestatu zuten, eta John Frusciante (Red Hot Chili Peppers taldeko kide ohia) arduratu zen nahasketaz eta masterizazioaz. Taldearen musika art-rock esperimental gisa definitu izan da.

   Era berean, jaialdiaren zazpigarren edizioan lehen mailako ikuskizunak izango dituen hirugarren agertoki bat egongo dela jakinarazi du antolakuntzak. Guztira 60 artista inguru izango dira (2011n baino ia 20 gehiago) hiru agertokietan eta karpa batean.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.