BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -
Euskal zinemagintzak bi film izango ditu aurten Parisen egiten den Differentt 5! jaialdian: "Telmo Esnalen "Urte berri on, amona!" eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "80 egunan", Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez.
Horrela, ekainaren 3an proiektatuko dute "Urte berri on, amon!", 18:00etatik aurrera, Le Nouveau Latina zine-aretoan, eta hurrengo egunean, Bordeleko Utopia zineman, 17:30ean. Telmo Esnalek berak aurkeztuko ditu bi emanaldiak, Josean Bengoetxearen laguntzarekin. Halaber, "80 egunean" filma ekainaren 13an estreinatuko da Parisen. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin bi filmetako zuzendariak izango dira jaialdian.
Aurten bosgarren aldiz egingo den jaialdi honek iberiar penintsulako genero guztietako ekoizpenak erakutsi nahi ditu: fikzioa, dokumentala edota animazioa. Ekainaren 1etik 7ra ikusi ahal izango dira filmak Parisen eta Bordelen.