Xabier Arakistainek Mexikoko Unibertsitate Autonomoaren proiektu batean parte hartuko du datorren astean

Xabier Arakistain Mexikon
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA/ARAKIS
Europa Press País Vasco
Actualizado: domingo, 20 mayo 2012 13:32

BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -

Xabier Arakistainek "Satélites en espiral" proiektuan parte hartuko du, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, Etxepare Euskal Institutuaren babesari esker. Maiatzaren 23an hitz egingo du Arakisek, "Voces visionarias" atalaren barruan, Etxepare Institutuak iragarri duenez.

Ziklo honen barruan eztabaidak planteatuko dira, beti ere ikuspuntu feminista ardatz hartuta, eta gai ezberdinak izango dituzte mintzagai bertan bildutako aktisbistek, artistek edota teorikoek.

Horrela, parte-hartzaileek, boterea eta kulturaren harremana edota estereotipoei eta errepresentazioei lotutako gaiak landuko dituzte, eta pentsamendu kritikoa sustatzeko asmoz, galderak planteatu eta proposamenak egingo dituzte bertako zein nazioarteko adituek.

Contenido patrocinado